Elgeta protagonista Brigade Locok egubakoitzean aurkeztuko duen bideoklip berrian

Amaia Aranegi 2020ko mar. 3a, 17:00

Brigade Loco talde bergararrak Ez dira pasako bideoklip berriaren aurkezpena egingo du Elgetako Espaloia Kafe antzokian, martxoaren 6an, 19:30ean. Memoria historikoa jorratzeko asmoz, Gerra Zibilean Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen gatazka ekarri nahi izan du gogora taldeak eta, hain zuzen, Elgetako lubakiak izan dira bideoklip berriaren kokaleku.

Abuztuan murgildu zen taldea proiektu honetan eta grabaketa egunak bi izan baziren ere,  hilabete batzuk jardun zuten prestaketa lanetan: "Abuztuan hasi ginen istorioan eta grabaketan pentsatzen. Grabaketa egunetarako dena zehatz mehatz zehaztuta geneukan dena azkar eta ondo egin ahal izateko" dio taldeko Oierrek. Izan ere, guztira 60 pertsona inguruk hartu zuten parte grabaketan; 40 aktore lanetan eta besteak laguntzaile moduan. "Euskal Herriko herri desberdinetako lagunak eta ezagunak etorri ziren".

Elgetako Udalarekin eta Intxorta 1937 Kultur elkartearekin aritu da taldea elkarlanean. "Udalak erraztasun eta laguntza asko eman zigun, aktoreentzako jantziak utzi zizkigun, besteak beste".

Aurkezpen ekitaldia

Ez dira pasako abestiaren bideoklip berria aurkeztuko dute egubakoitzean Elgetako Espaloi Kafe antzokian, 19:30ean. Taldeak bideokliparen nondik norakoak azalduko ditu eta gainera bideokliparen "making off"-a erakutsiko dute. Bideo honetan, grabaketaren xehetasun guztiak azalduko dira. Bideoklipa Dani Sanchezek (SKST Design) ekoiztu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak