Argindarra joan da Elgetako hainbat kaletan

Maialen Regueiro 2020ko mar. 3a, 15:49

Herriko hainbat kaletan –San Roke kalean, Domingo Iturbe kalean eta Torrealdean, besteak beste– argindar barik egon dira 15:00etatik 16:30ak bueltara arte. Iberdrolak Udalari adierazi dionez, Ubera inguruan jausi dira pinu batzuk eta linea batean eragin dute.

Argindar mozketak ez du eraginik izan ez Salbador kalean, ez Lasao kalean, ez industrialdean. Eskolan ere, ordea, argindarrik gabe egon dira eta horren eraginez, gaurko aurreikusita zegoen hitzaldia bertan behera geratu da. Kontsumobidek zuen egitekoa hitzaldia gurasoendako. Gaia zen adin txikikoak eta telefono mugikorrak. Hitzaldi hori atzeratu egin dute eta laster emango dute ordezko dataren berri. 

16:30ak bueltan itzuli da argindarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak