'Eros, eroso, ero' ipuin erotikoen kontaketa saioa gaur, Itziar Rekalderen eskutik

Amaia Aranegi 2020ko ots. 28a, 09:12

Liburutegiaren Bibliobero egitarauaren barruan, ipuin erotikoen kontaketa saioa egongo da gaur, barikua, 22:30ean liburutegian.

Liburutegiak, laugarren urtez, ipuin erotikoen kontaketa saioa antolatu du, eta aurten, Itziar Rekalde ipuin kontalariak eskainiko du. Hogeita bederatzi urteko esperientzia dauka Rekaldek ahozko narrazioan eta denetariko ipuinak kontatzen dituen arren, gaur erotismoa ardatz duen istorioak kontatzen arituko da: "Erotismoa alde desberdinetatik begiratuta, hainbat istorio kontatuko ditut. Izan ere, nik neuk ere ez nuen batere argi zer den gaur egun erotismoa. Hau izan da saioa prestatzen hasi nintzenetik izan dudan galdera. Horri erantzuteko, adibide desberdinez baliatuz hainbat istorio sortu nituen".

Ordubeteko iraupena izango du saioak eta erotismoarekin lotutako hainbat gai jorratuko ditu Itziarrek: "Erotimoaren barruan sar daitezkeen gaien zerrenda egin nuen, gai desberdinak jorratzeko: lizunkeria, debekua, sedukzioa, fantasia… zerrendatu egin nituen eta zerrenda horretatik gauza batzuk azpimarratu eta horren arabera aukeratu ditut istorioak".

Ipuin erotikoen kontaketa saioa 22:30etatik 23:30etara izango da liburutegian eta bertaratutako publikoa unibertso zabal batean sartzea izango da helburua. Erotismoa zer den eta horren arlo desberdinak entzuteko aukera eskainiko du Rekaldek.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak