Iraitz Agirre: "Feminismoa proiektu kolektiboa da"

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko ots. 27a, 11:08

Iraitz Agirre feminismoaren genealogien inguruko saioa egiten, atzo, Elgetan.

Hamar lagunek hartu zuten parte feminismoaren genealogien inguruan Iraitz Agirrek atzo gidatuta tailerrean. Feminismoaren genealogia bat egin zuen, eta azpimarratu zuen gaur egun pil-pilean dauden eztabaida asko ez direla berriak.

Feminismoaren olatuen inguruan eta mugimenduaren mugarri garrantzitsuenen inguruan egin zuen berba Agirrek pare bat orduko iraupena izan zuen saioan. Hainbat autore ekarri zituen gogora eta haiek idatzitako testuak eta idatziak aurkeztu zituen Elgetan.

Elgetako Emakume Taldeak Udalarekin elkarlanean antolatuta bigarren saio bat ere egingo du, martxoaren 4an, 18:30ean. Aurreratu du saio hori abiarazteko ondorengo galdera luzatuko diela parte hartzaileei: "Noiz konturatu zinen emakume zarela?".

Saio irekia izango da eta gogoetara bideratua, gehienbat.

Martxoaren 8an, bazkaria

Gogoratu martxoaren 8ko bazkarirako txartelak salgai daudela herriko taberna guztietan zein Elkoro botikan. Prezioa da 7 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak