Aratuste-martitzeneko txokolate-jana eta bingo saioa egin zituzten, atzo, erretiratuek

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko otsailaren 26a

Elgetako Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta herriko 30 bat erretiratu elkartu ziren Ozkarbi elkartean.

Urtero moduan txokolate-jana eta bingo saioa egin zituzten. Txokolate beroaz gozatu ostean hasi zen bingoa. Arratsalde pasa egin zuten erretiratuek Ozkarbin. Elkarteko presidente Pello Ojangurenek kantatu ditu aurten zenbakiak eta poliki-poliki joan ziren lineak eta bingoak irteten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak