Elgetako hautesle-errolda ikusgai dago otsailaren 24a arte udaletxean

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko ots. 19a, 15:00

2020ko apirilaren 5ean egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla-eta dago ikusgai. Datuak zuzen dauden egiaztatzeko eta horrela ez bada erreklamazioa ipintzeko epea da.

Udalak jakinarazi du kontsulta egin ahal izateko beharrezkoa dela interesatuak bere NAN, pasaportea edo gidabaimena aurkeztea, eta bertan titularraren argazkia agertu beharko dela. Gaineratu dute pertsona orok aurkez dezakeela erreklamazioa zerrendan ez badago edo gaizki erregistratua badago zein zerrendan badago eta ez baluke egon behar. "Hautesleak berak edo behar bezala baimendutako pertsona batek aurkeztu eta sinatu beharko du erreklamazioa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak