Arima Galduak jugger taldea pozik itzuli da Zaragozako jardunalditik

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko ots. 19a, 10:41
Arima Galduak jugger taldeko kideak, Zaragozan. (Irudia: Arima Galduak)

Internucleos txapelketako bigarren jardunaldia jokatu berri dute, Zaragozan. Pozik dira emaitzekin.

Gaztea da Arima Galduak jugger taldea baina badoaz bidea egiten. Domekan jokatu zuten, Zaragozan, Internucleos txapelketako bigarren jardunaldia eta aurrenekoan baino hobeto ibili zirela adierazi du taldeko entrenatzaile Jessica Otsek.

Partidu nahiko berdinduak izan zirela adierazi du. "Oraindik ez dakigu taula nola doan, baina uste dut azkenak garela. Arima Galduak B taldeak bi partidu irabaztea lortu zuen, baina oraindik itzuliko partiduak geratzen zaizkigu", zehaztu du. "Lesionatu batzuk eduki ditugu, eta taldean aldaketak egin behar izan ditugu. B taldean bi hasiberri bakarrik zeuden, eta Kantabriako talde bateko jokalariekin bete genituen hutsuneak bi taldetan".

Txapelketako azkenengo jardunaldia maiatzean izango da.

Erakustaldia zapatuan, Eibarren

Arima Galduak jugger taldetik jakinarazi dute zapatuan erakustaldia egingo dutela Eibarko unibertsitatean egitekoa den  Uniencounter jardunaldian. "Informazio mahai bat jarriko  dugu eta 12:00etatik 14:00etara jugger praktikatu nahi duenak probatzeko aukera izango du".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak