Elgetako Udalak gomendatu du aire libreko kirolik ez egitea eta leihoak itxita edukitzea

Maialen Regueiro 2020ko ots. 17a, 10:54
Elgetako Udalak etxe atarietan ipinitako oharrak.

Elgetako Udalak jakinarazi duenez, herritarrei aire libreko kirolik ez egitea eta etxeko leihoak itxita edukitzea gomendatu die. Horrekin batera, Elgetako Herri eskolako zuzendaritzak adierazi du, eskolan udalaren gomendioak jarraituko dituztela eta eskola orduetan ikasleek ez dutela kanpoko ekintzarik egingo. 

Ildo beretik, ludotekako eta eskola kiroleko arduradunei ere jakinarazi diete Udal ordezkariek kanpoko jarduerarik ez dezatela egin neska-mutikoek. Udal langileei ere kanpoko lanik ez egitea gomendatu diete.

Dioxina eta furanoa

Eusko Jaurlaritzako osasun sailak Eibar, Zaldibar eta Ermurako hainbat gomendio eman ditu, egindako neurketen arabera aireak dioxinak eta furanoak dituelako. Elgetako udalak horren harira adierazi du, herrian egindako neurketen berririk ez duten arren, Eibar, Zaldibar eta Ermurako gomendio berberak aplikatuko dituztela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak