Gaur egitekoa den 'Zaldibar Argitu Orain!' martxako hiru lerroetako bat Elgetatik abiatuko da

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko ots. 15a, 11:18
Astelehenean gertatutako argitzeko eskatuz Zaldibarren egindako elkarretaratzea. (Iturria: Anboto)

Hiru zutabek osatuko dute mobilizazioa, eta Elgetakoa 16:30ean abiatuko da plazatik. Oinez egingo dute Eitzagarako bidea. Bertan elkartuko dira beste bi zutabeekin. Antolatzaileek maskaratxoekin joateko dei egin dute.

Beste bi zutabeak 17:00etan abiatuko dira. Bata Ermuko Cardenal Orbe plazatik, eta bestea Eibarko Amaña-Eibar tren geltokitik. Zaldibartarrek Ermuko zutabearekin bat egingo dute.

Hiru zutabeek Eitzagan egingo dute bat. Elgetako zutabeak oinez egingo du Eitzagarako bidea, Aixolatik.

Gertatutakoa argitzea, desagertuta dauden bi langileen topatzea eta erantzukizunak eskatzea dira mobilizazioaren helburu nagusiak. 

Autobusa egongo da Ermutik itzultzeko. Interesatuek Haizea tabernan eman behar dute izena. Lehenengo autobusa betetzear dela jakinarazi dute antolatzaileek. Bigarren joan-etorri bat egiteko aukera zabalduko dutela esan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak