Kirolaren alde ilunaren gainean hausnartzeko hitzaldia, bihar

Naroa Urien Berrio 2020ko ots. 14a, 09:17
Oihane Vergara Pueyo eta Ainara Rankin Elvira, hitzaldiaren hizlariak

'Kirolaren alde iluna kriminologiaren ikuspegitik' hitzaldia gaztelekuan izango da bihar, 17:00etan



Elgetako gaztelekuak, udalarekin elkarlanean, Kirolaren alde iluna kriminologiaren ikuspegitik hitzaldia antolatu du biharko. Hizlariak Oihane Vergara Pueyo eta Ainara Rankin Elvira izango dira, Euskal Herriko Profesionalen eta Ikasleen Kriminologia Elkartearen eskutik. Hitzaldia arratsaldeko bostetan izango da, gaztelekuan, eta herritar guztiak daude gonbidatuta hitzaldian zein ondorengo eztabaidan parte hartzera. "Beti hitz egin dugu kirolaren alde onez, baina guk argumentu horiek kontrajarri eta genero bazterkeria, arrazakeria… jarriko ditugu mahai gainean" azaltzen dute hizlariek. "Ez dugu kirola kriminalizatu nahi, baina alde ilun hori azaleratu nahi dugu. Horretarako, hitzaldia bukatzerakoan, mahai-inguru bat sortuko dugu denon artean".

Hitzaldira adin guztietako pertsonak gonbidatu dituzte. "Ume zein gurasoentzat bideratutako hitzaldia da. Iritzi eta garai ezberdinak kontrajartzeko aukera bikaina", dio Vergarak.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak