Itzulia Elgetatik igaroko da lehen etapan

Maialen Regueiro 2020ko ots. 13a, 12:04

Itzuliaren aurkezpena Eibarko udaletxean. (Irudia: Itzulia)

Apirilaren 6tik 11ra bitartean jokatuko den Itzulia aurkeztu berri dute Eibarko udaletxean eta lehen etapan, txirrindulariak Elgetatik igaroko dira, besteak beste.

Eibarren hasi eta Bilbon amaituko da aurtengo Itzulia. Lehen etapan txirrindulariek 160 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, etapa Arraten amaitzeko. Bigarren etapak 162,8 kilometro izango ditu eta Amurrion hasi eta Ermualden amaituko da. Hirugarren etapa, Itzuliko luzeena izango da, ia 200 kilometro izango ditu eta Gasteizen hasi eta Ibardin amaituko da. Laugarren etapa, Beran hasiko da eta Errenterian amaitu, 175,8 kilometroko ibilbidea egin ostean. Bosgarrenean 180 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek eta Errenteriatik Sestaora egingo dute. Azkenik, apirilaren 11n Bilbon jokatuko da Itzulia, 21 kilometroko erlojupeko saioarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak