Hamaika gazte donostiarrek osatzen dute taldea, eta ekimenarekin euskarazko umorearen hutsunea bete nahi dute. Horretarako, ikus-entzunezko esketxak eta zuzeneko antzezlanak uztartzen dituzte, eta gazteentzako gazteek egindako umorezko eta euskarazko produktua eskaintzea dute helburu. Proposamena domekan eskainiko dute Espaloian, 18:00etan, eta sarrerak salgai jarraitzen dute. Elgetako taberna guztietan eskura daitezke 4,5 euroren truke. Egunean bertan ere leihatilan erosteko aukera egongo da, 5 eurotan.
'Barrez lehertzeko' ikuskizuna
Barrexerkakoak duela urtebete elkartu ziren lau urtez buruan zuten ideia aurrera eramateko. Ikus-entzunezko esketxak eta zuzeneko antzerkiak uztartzen dituzte ikusleendako ordubeteko ekitaldi bat osatuz. Saio bakoitzean pertsona ezagun bat gonbidatzen dute hark ere, haiekin batera, esketxetan eta antzerkietan parte hartzeko. Nor aukeratuko dute Elgetarako?