Erraldoi bat egiteko lehenengo tailer irekia, otsailaren 14an, ludotekan

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko ots. 12a, 08:30
Eskuz egindako erraldoi bat, Bergaran.

Apirilaren 3ra bitarteko barikuetan 3-12 urte bitarteko neska-mutikoei eta gurasoei zuzendutako eskulan tailerra proposatzen dute ludoteka zerbitzutik.

Elkarlana oinarri hartuta eta umeak protagonista izanik prozesu osoan helburua da erraldoi bat sortzea. Lehen saioa hilaren 14an izango da, 18:00etatik 20:00etara, ludotekan. Adibideak aurkeztu eta lehen erabakiak hartuko dira.

Hurrengo saioetan, diseinua adostu, materiala aukeratu eta muntaketa lanak egingo dira. Tailer osoa doan izango da gurasoendako. Neska-mutikoek hileko edo eguneko bonuak atera beharko dituzte hirugarren saiotik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak