Herri Eskolako neska-mutikoek eguerdian egin dute lehenengo saioa. Herriko plazan abestu dute lehenengo eta eskola atarian gero. Berdin egin dute 15:40ean hasita. Bi kantu eskaini dituzte gerturatu diren guztiek entzuteko. Zenbait guraso ere animatu dira kantuan egitera.