Gailu elektronikoak eta diru pixka bat lapurtu dituzte. Txalet bateko jabeak azaldu duenez irekita zuten garajeko atetik sartu dira. Oraingoz, salaketa bakarra jarrita dagoela adierazi dio Ertzaintzak GOIENAri. Ikerketa zabalik dago.
Gaur goizaldeko lauak aldera lapurrak sartu dira Domingo Iturbe kaleko bi txaletetan. Bi etxebizitzetan ugazabak zeudela egin dute lapurretan. Susto galanta bai, baina denak onik daude.
Gailu elektronikoak eta diru pixka bat lapurtu dituzte. Txalet bateko jabeak azaldu duenez irekita zuten garajeko atetik sartu dira. Oraingoz, salaketa bakarra jarrita dagoela adierazi dio Ertzaintzak GOIENAri. Ikerketa zabalik dago.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.