Hainbat ekintza gerrako umeak omentzeko ekitaldiaren baitan

Maialen Regueiro 2020ko ots. 4a, 09:50

Omenaldiarekin batera, aste horretan komiki eta dokumental baten aurkezpenak izango dira Elgeta. 

Apirilaren 26an, Debagoieneko gerrako umeak omenduko dituzte Elgetako Udalak eta Intxorta 1937 Kultur Elkarteak, beste hainbat eragilerekin batera antolatzen diharduten ekitaldian. Iraitz Lazkano Elgetako alkateak aurreratu du ekitaldiarekin batera bisita gidatua izango dela, besteak beste. Aipatutako ekitaldiaren baitan, gainera, beste ekintza batzuk antolatu dituzte. Apirilaren 21ean, martitzenean, 19:00etatik 20:00etara bitartean, 1936ko gerra Elgetan izeneko komikia aurkeztuko dute, non garai hartan gerrak Elgetan utzitako bizipenak jasotzen diren. Egun batzuk geroago, apirilaren 23an, eguenean, eta ordu berean, Zer da gerra? izeneko dokumentala aurkeztuko dute. Kasu horretan, ikus-entzuneko horretan, hainbat umeren testigantzak jasotzen dira, eta horiek gerraren inguruan duten pertzepzioa ere ematen da ezagutzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak