80 bat lagun elkartu ziren greba eguneko elkarretatzean, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko urtarrilaren 31

Elkarretaratzea, atzo, Elgetako Mendizaleen Plazan.

Elgetan ere merkataritzan, hezkuntzan eta administrazioan izan zuen eragin handiena atzoko greba egunak. Iluntzean elkarretaratzea egin zuten hainbat herritarrek.

Lan-pentsio-bizitza duina irakur zitekeen herritar talde batek plazan zabaldutako pankartak. Hainbatek greba egunarekin lotutako bestelako aldarrikapenak jasotzen zituzten esku-orriak ere erakusten zituzten. Hala nola, 1.200 euroko gutxieneko soldata, soldata arrakalarik ez, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, 65 urterekin erretiratu, emantzipaziorako politika sozialak, autodefentsa feminista...

80 bat lagun elkartu ziren plazan elkarretaratzea egiteko. Hamabost minutuko elkarretaratze isila izan zen. Txaloekin eman zioten amaiera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak