Eskolako danborradak saioa egin zuen, atzo, San Sebastian kofradiako nobleendako

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko urt. 21a, 11:23

Eskolako danborradak bi saio egin zituen; eguerdian, elizpean eta 15:30ean eskolan. San Sebastian kofradiako nobleek, berriz, urteroko ekitaldia eta bazkaria egin zituzten. Elgetako eta Uberako 22 noble elkartu ziren.

Beste urte batez San Sebastian Eguna ez da oharkabean pasa, Elgetan. Herri Eskolako danborradak bi saio egin zituen; bata, elizpean eta bestea eskolan. Eguerdiko saioa San Sebastian kofradiako nobleei eskainia izan zen. Andra Mari Plazara joan ziren danbor-joleak eta Sarriegiren hainbat pieza jo zituzten nobleendako.

Meza entzun, sakristian urteroko ekitaldia egin eta bazkaria izan zituzten, jarraian, nobleek. Kofradiako idazkari Juan Ramon Irazabalek adierazi duenez 22 noble elkartu dira aurten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak