Gabi Romero: "Industriak zahia eta ernamuina kentzen dizkio gariari"

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko urt. 17a, 12:00
Gabi Romero okina, astelehenean, Elgetan.

Gaur, barikua, egin du lehenengo ogi banaketa Elgetan. Hazi ekologikoak erabiltzen ditu; tartean, Adanan (Araba) berreskuratzen ari diren antzinako gari mota.

Ogi guztiak ez dira berdinak, ezta? 
Ez. Industriak irin findua erabiltzen du. Gariari zahia –kanpoko estaldura– eta ernamuina kentzen dizkiote, endosperma bakarrik erabiliz. Ernamuinak ditu nutriente gehien, baina haziak lau bat hilabete irauten du, gehienez, eta horregatik kentzen dute. Gero, prozesu mekanizatuak dira eta oreak ondo jasateko gehigarri ugari eransten dizkiote. Orea pare bat orduan harrotzeko, berriz, legamia pila botatzen diote. Intolerantzia arazo asko dago, eta uste dut hortik datozela. Glutena gordinik moduan dagoela kontsumitzen da, besteak beste, entzimak prozesatu barik daudelako. 

Ogiaren kontsumoa jaitsi egin da? 
Hogei urtean erdia baino gehiago jaitsi da kontsumoa, eta gero eta gutxiago jaten da. Intolerantziak daude eta medikuek kendu egiten dute. Ematen du garia deabrua baino txarragoa dela. Lege berri bat dago indarrean eta apur bat konpondu dira gauzak, baina okin askok pentsatzen dugu motz gelditu dela. 

Zenbat ogi mota egiten dituzu eta non banatzen dituzu? 
Sei urte dira ogia egiten hasi nintzela eta duela urte eta erdi ari naiz nire kontura. Durangaldean, Elorrion eta Bergaran egiten dut banaketa. Dendak, jatetxeak eta partikularrak ditut bezero. 
Bost ore mota egiten ditut: gari erdi-integralarekin eta sesamoarekin, espeltarekin eta zekalearekin, ogi haziduna, ogi galiziarra eta ogi zuria.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak