Astelehenean elkartuko dira San Sebastian kofradiako nobleak

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko urt. 17a, 15:30
Eskolako danborrada kofradiako nobleei emanaldia eskaintzen, 2016an.

Aspaldiko partez, Herri Eskolako danborradak emanaldi berezia eskainiko die, 12:00etan, elizpean.

Eskolako danborradak urtero jotzen ditu San Sebastian Eguneko martxak, baina aurreko urteetan aste bukaerarekin ospatu izan da eguna eta ez dute kofradiako nobleekin bat egiterik izan. Astelehena da aurten, eta danborradak 12:00etan egingo du San Sebastian kofradiako nobleei eskainitako saioa, elizpean. 

Errege katolikoen garaitik dator San Sebastian kofradia, eta urtarrilaren 20an egiten dute ekitaldia, urtero. Danborrada entzun ostean mezetara joango dira nobleak eta urteroko ekitaldia egingo dute, jarraian, sakristian. Elgetako eta Uberako nobleak elkartuko dira; 22 lagun izango dira aurten. Bazkaria ere egingo dute. Maialde landetxean izango da. 

Eskolako danborradak, berriz, bigarren saio bat egingo du, 15:30ean, frontoi zaharrean eta eguraldi txarra bada Haur Hezkuntzako jolastokian.

Hitzaldia eskolan, eguaztenean 

Eguaztenean, berriz, etxeko lanen inguruko hitzaldia egingo du Joxe Amiama adituak Herri Eskolan. Saioa 16:15ean izango da, eskolako liburutegian, Irakasle al naiz nire etxean. Laguntza motak etxerako lanetan izenburupean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak