Hamalau eguzki plaka jarri dituzte Elgetako udaletxeko teilatuan

Imanol Beloki 2020ko urt. 10a, 09:00
Eguzki plakak udaletxeko teilatuan.

Sortuko duten energia Elgetako udaletxeak kontsumituko duela adierazi du Iraitz Lazkano alkateak.

Eguzki energia aprobetxatuz energia elektrikoa sortzeko eta, bide batez, energia berriztagarrien aldeko apustua eginaz, Elgetako udaletxeko teilatuan eguzki plakak jarri dituzte Gabonetan. 330 watteko 14 modulu dira jarri dituzten eguzki plakak, eta, guztira, 4.620 watteko potentzia dute. Lanen kostua, berriz, 5.970 eurokoa gehi BEZa izan dela eman dute aditzera Udaleko ordezkariek. 

"Udaletxeko teilatuan eguzki plakak jartzearen helburua darabilgun argindarra ahal den neurrian bertan sortutakoa izatea da", adierazi du Iraitz Lazkano Elgetako alkateak. Horrekin batera, sortutako energia udaletxeak kontsumituko duela eta potentziaren kalkuluak udaletxearen behar energetikoaren arabera egin dituztela gaineratu du Lazkanok. Eguzki plakak jarrita, eta gauzak ondo bidean, hemendik aurrera, eguzki plakek sortuko duten energiari jarraipena eta inbertsoreari mantentzea bakarrik egin beharko diotela adierazi dute Udaletik. 

Herritarrentzat hobaria 

Eguzki plaken aldeko apustua egin gura duten herritarrentzat laguntza ere eskaintzen du Elgetako Udalak. Indarrean dagoen hobari bat da eguzkitik datorren energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatzea autokontsumorako. Hala ere, zenbait baldintza bete beharko ditu hobariak jaso gura dituenak. Informazio gehiago gura duenak www.elgeta.eus webgunean du eskura. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak