Maiatzera bitartean lau dantzaldi zuzeneko musikarekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko urt. 9a, 13:13

Joan Frances Tisner, iaz, apirilean, Espaloian.

Joan Frances Tisner, Aniez Perez eta Mixel Etxekopar iragarri dituzte Herrixa Dantzan ekimenaren barruan, Elgetan.

Urtarrileko azken domekan, hilaren 26an, izango da Biarnoko Joan Frances Tisner Espaloian. Iaz ere Elgetan izan zen Gaskoniako dantzetan aditua den musikaria. Ordubeteko dantza tailerra egingo du lehenengo, eta bal gascon delako dantzaldi irekia jarraian. 

Martxoko azken domekan, berriz, Aniez Perez dantza aditua izango da Elgetan. Euskal Herriko eta Europako trad dantzaldietako dantzak ekarriko ditu Elgetara zuzeneko musikarekin lagunduta. 

Apirilaren 26rako Mixel Etxekopar txirularia eta kantaria gonbidatu dute Herrixa Dantzanera. Dantza tailerra eta dantzaldia egingo ditu, eta Zuberoako kadrileak eta braleak landuko ditu.

Bestelakoetan, otsailaren 23ko saioan Aratusteetako dantzak izango dira nagusi eta maiatzaren 17rako Kantu eta Dantza Eguna iragarri dute, zuzeneko musikarekin.

Udalak diruz lagundutako ekimena da Herrixa Dantzan. Dantzan Ikasi egitarauarekin elkarlanean antolatu dira Tisnerren eta Etxekoparren saioak ere. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak