Zazpi erabiltzaile ditu gaur egun Elgetako Haurreskolak, guztiak 2018an jaiotakoak. Gabonen ondoren hiru haur hasi dira, eta lau zeuden haurrez. Beraz, zazpi haur daude gaur egun Haurreskolan", adierazi dute zerbitzutik.
Haurreskolak Partzuergoko zerbitzua da Elgetakoa, eta egunotan dago zabalik urtarrileko matrikulazio kanpaina. Zerbitzuak duen ordutegiari dagokionean: "7:30tatik 17:00tara egon daiteke irekita, nahiz eta orain erabiltzaileen ordutegiak direla-eta, 8:30-16:00 irekitzen dugun".