Hiru final jokatuko dira Urte Zahar Egunean, frontoian

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko abe. 26a, 18:00

Pilota txapelketako finalerdiak jokatu zituzten zortzi bikoteetatik lau.

Urtero moduan herri mailako pilota txapelketako bikote onenak izango dira finalean. Abenduaren 17an jokatu ziren gizonezkoen bi txapelketetako finalerdiak. Emakumezkoek finala jokatuko dute hilaren 31n.

Lehen norgehiagoka 11:00etan izango da eta jarraian jokatu dira beste biak. Amaieran egingo dute sari banaketa.

Finalak

  • Oskar Askasibar-Haritz Gallastegi / Enrike Elkoro-Iban Retolaza
  • Janire Lazkano-Ainhoa Zeziaga / Maitena Mañarikua-Uxue Larrea
  • Oskar Sarasua-Andoni Elorza / Jon Irazabal-Beñat Arabaolaza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak