Lau txirlo jota Sebas Aranzabal sailkatu zen lehenengo eta marka berdinarekin Eneko Ojanguren bigarren. Kepa Rodrigezek egin zuen hirugarren bi txirlo jota.
Hurrengo tiraldia hilaren 27an izango da, 23:00etan, Bolatoki tabernan. Jakin tiraldi irekiak direla eta unean bertan ematen dela izena.
Eguneko sariak banatuko dituzte bigarren tiraldian ere, eta horrekin batera bi jardunaldietako bolari onenak sarituko dituzte.