Urduritasun handiko egunak dira neska-mutikoendako. Gehienek aspalditik zituzten prest ikazkinari emateko gutunak. Jakin dugu beste batzuk azken momentuan ibili direla idazten.
Kontuak kontu Olentzeroren zain eman dute eguna Elgetan, eta aurten ere betiko bidetik etorri da astoa aldean duela. Trikitilariekin egin diote harrera Salbador kalearen goiko aldean, eta lagunduta jaitsi du Salbador kalea eta sartu da Mendizaleen plazan.
Udaletxeko arkupean eman ditu ia bi ordu; izan ere, neska-mutiko ugari zegoen ilaran zain. Olentzerorekin bi hitz trukatu, patxo bat eman, gutuna entregatu eta gozokiak jaso dituzte. Pozik joan da ikazkina Elgetatik. "Oso pozik nago Elgetako neska-mutikoekin. Alaiak dira eta nahiko formalak". Gurasoei esan die harro egoteko moduan daudela. Maitatzeko asko elkar.