Jose Antonio Ojanguren eta Juan Mari Arantzeta txapeldun Gabonetako mus txapelketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko abe. 23a, 18:00

Ozkarbi eta Intxorta elkarteek lehenengoz antolatutako mus txapelketan bederatzi bikotek hartu dute parte. Lau onenek jaso dute saria.

Zapatuan Ozkarbi elkartean jokatu zen Gabonetako mus txapelketa. Bederatzi bikotek hartu zuten parte eta irabazleak Jose Antonio Ojanguren eta Juan Mari Arantzeta izan ziren. Saski bana jaso zuten opari.

Bigarren izan ziren Felix Sarasketa eta Paco Llamas. Bikote horrek bi txuleta eta bi botila ardo jaso zituzten. Juan Antonio Reyes Pingui eta Eleder Lozano sailkatu ziren hirugarren, eta bi botila xanpaina eta bonboiak jaso zituzten.

Laugarren sailkatuak Mari Carmen Egiguren eta Antton Mañarikua izan ziren. Bi San blas opila eta Oiharte sagardotegiko bi lata sagardo jaso zituzten opari.

Argazkiak: Ozkarbi elkartea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak