Adin guztietako 30 bat lagun izan dira gaur Espaloia kafe antzokiko oholtza gainean. Lorea Larrañaga musika irakaslearen ikasleak gehienak, nork bere mailaren arabera ikasturte hasieratik ikasitakoaren erakustaldia egin du. Txikienek kantuan egin dute eta nagusiagoak pieza bana eskaini dute.
Urtero moduan ikusle ugari elkartu dira, gehienak gurasoak eta senitartekoak. Gabonetako oporrei hasiera emateko modua izan da. Atseden hartzeko egunak datoz, orain, musika ikasleendako ere.