Eskolako umeen azoka txikira agertu dira Olentzero eta Mari Domingi, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko abe. 20a, 13:46

Olentzero eta Mari Domingi azoka txikia egin dute ikasleekin, gaur goizean, plazan. (Argazkiak: Elgetako Herri Eskola)

Trikitilarien laguntzarekin egin dute eskolarainoko bidea, eta eskolako ganbaran elkartu dira ikastetxeko neska-mutikoekin. Kantuan egin dute, eta opariak banatu dituzte.

Hemen dira Gabonak! Eskolako umeen azoka txikiarekin abiarazi dira, gaur, Elgetan. Askotariko produktuak izan dituzte salgai plazan goizeko lehen ordutik. Olentzero eta Mari Domingi iritsi direnean jaso dituzte saltokiak; izan ere, eskolan haur mordoxka zegoen bi pertsonaia magikoen zain.

Eskolako ganbaran elkartu dira guztiak. Neska-mutikoek kantuan egin diete eta Olentzerok eta Mari Domingik opariak banatu dituzte.

Eta Gabonekin batera hemen dira oporrak. Urtarrilaren 7an zabalduko ditu atzera ere ateak Elgetako Herri Eskolak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak