Europako ipuinak eta musika ikasleen Gabonetako emanaldia, gaur, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko abe. 20a, 08:00

Ixabel Agirresarobe, aurreko barikuan, liburutegian.

Maider Galarza ipuin kontalari irundarrak 17.00etan egingo du emanaldia liburutegian. Musika ikasleek, berriz, 19:00etan egingo dute urteroko emanaldia kafe antzokian.

Ixabel Agirresarobek Hiri kondairak kontatu zituen aurreko barikuan liburutegian. Gaurkoan, Maider Galarza izango da Elgetan eta Europako ipuinak kontatuko ditu 7 urtetik gorako neska-mutikoendako.

Musika ikasleak, Espaloian

Musika ikasten ari diren Elgetako neska-mutikoek, berriz, 19:00etan egingo dute Gabonetako emanaldi berezia Espaloian. Lorea Larrañagaren ikasleak dira gehienak, eta pianoa eta gitarra izango dira nagusi emanaldian, baina bestelako instrumentuak ere izango dira, eta oholtza gainera irtengo diren elgetar guztiak ez dira umeak izango.

Auto telegidatuen lasterketarik ez

Azkenean, bertan behera gelditu da gaztelekutik antolatuta domekan frontoian egitekoa zen auto telegidatuen lasterketa. Izen-emate txikia izan da eta beste baterako utzi dute.

Zapatuan, hori bai, Bilboko haur parkera joango dira egun pasa gaztelekutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak