Gabonetako hitzorduen artean pilota, bolo jaurtiketak eta mus txapelketa, aurten

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko abe. 20a, 15:00

Kirolarekin zein jokoarekin lotutako askotariko hitzorduak izango dira egunotan herrian, batzuk ohikoak eta beste batzuk berriak.

Ohikoak dira Gabonetan herri mailako pilota txapelketa zein erretiratuen mus, briska eta tute txapelketak. Pilotako finalerdiak gaur jokatuko dira, 19:45ean. Erretiratuek, berriz, hilaren 26an egingo dute karta joko txapelketa. 

Nobedadeak aurten Ozkarbi eta Intxorta elkarteetan jokatuko den mus txapelketa eta bolatoki tabernan egingo diren bolo jaurtiketak dira. 

Mus txapelketa bihar, zapatua, jokatuko da, 17:00etan. Unean bertan eman beharko dute izena interesatuek.

Bolo jaurtiketak ez dira guztiz berriak. "Duela urte batzuk egiten ziren, baina azken urteotan ez. Esan daiteke berreskuratzen den hitzordu bat dela", azaldu du Sebas Aranzabalek. "Lehen botaldia gaur izango da, 23:00etan. Hurrengoa astebete barru. Jardunaldi bakoitzak bere irabazleak izango ditu. Bigarren saioan erregulartasunaren saria ere izango da". 

Umeen pilota jaia

Neska-mutikoek ere pilotan egiteko aukera izango dute Gabonetan. Udalak Maala guraso elkartearekin elkarlanean antolatuta pilota jaia egingo dute, abenduaren 29an eta urtarrilaren 6an. Ordutegia zehazteko dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak