Javier Leanizbarrutia 'Sanpete': "Mila esker danori! Nik honela jarraituko dut Jaunak ematen badit osasuna eta indarra"

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko abe. 20a, 12:00

Joan den domeka eguerdian herriko plazan bildu ziren elgetarrak Javier Leanizbarrutia Sanpete omentzeko. Bertso bat idatzi du orain omenduak eskerrak emateko.

Beti "edozertan" laguntzeko prest egoteagatik egin zioten aitortza Javier Leanizbarrutia Sanpete-ri, Elgetan. Ezustean harrapatu zuten Sanpete herritarrek: "Etxetik irten eta plazara iristean, jende mordoa ikusi nuen. Bat-batean, besotik heldu eta plaza erdira atera ninduten".

Aitortu duenez, omenaldia ez zuen "inondik inora" espero, eta, hain zegoen harrituta, ezin izan zuen esker hitzik esan. Hala, eskerrak emateko bertso bat idatzi gura izan du, elgetarrei zuzendutakoa. Hauxe da bertsoa.

Igandean etxetik kalera lasai eta kalean ezusteko edarra.
Norberak ere esker ona agertu nahi eta ahoa siku, begietan negarra.
Mila esker danori! Jasotako besarkadak bueltatzeko beharra.
Nik honela jarraituko dut jaunak ematen badit osasuna eta indarra.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak