Olentzero astelehenean jaitsiko da Intxortatik herritarrengana

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko abe. 19a, 13:13

Olentzero, iaz, Elgetako neska-mutiko birekin.

Hilaren 23an elkartuko da herriko neska-mutikoekin. 18:30ean iritsiko da plazara, haurren eskariak entzutera. Aurretik, hamaika hitzordu daude herrian bihartik hasita.

Olentzero abenduaren 23an jaitsiko da Intxortatik herriko haurrekin elkartzera. Bertan jasoko ditu herriko haurren gutunak eta trukean gozokiak banatuko dizkie. Hurrengo egunean, 24an, Maala guraso elkarteak antolatutako urteroko Gabon eskea egingo dute elkarrekin abestuz, 11:00etan herri eskolatik hasita. Eguberri egunerako, bestalde, Intxortara igoera antolatu du Kantsatzeke mendi taldeak. 11:00etan abiatuko dira plazatik, eta, behin tontorrera iritsita, mokadutxoa jango dute. 

Aurretik, ekintza ugari 

Bihar, barikua, goizeko lehen orduetan –09:20tik 11:00etara–, eskolako umeek azoka txikia egingo dute plazan, eta ostean, Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita jasoko dute.

17:00etan, Maider Galarza ipuin kontalariak 7 urtetik gorako neska-mutikoendako
saioa egingo du liburutegian. Eta, 19:00etan, Gabonetako emanaldi berezia
egingo dute Espaloia kafe antzokian Lorea Larrañagaren ikasleek .

Zapatuan, bestalde, Bilboko haur parkera irteera egingo dute gaztelekukoek, aurrez izena emanda. Horretaz gain, astelehenean udal ordezkarien bisita jasoko dute Eguneko Zentroko zazpi erabiltzaileek. 

Gabonetako gainerako hitzorduen berri jakiteko, hemen

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak