Hiri kondairak kontatuko ditu, gaur, Ixabel Agirresarobek Elgetako liburutegian

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko abe. 13a, 12:31
Ixable Agirresarobe ipuin kontalaritza saio bat egiten.

Hainbat ipuin saio izango dira, gaur, liburutegian. 17:00etan, Ipuinen ordua-ri emango diote hasiera. Agirresarobek 19:30ean egingo du saioa, 15 urtetik gorakoendako.

Herriko kontalari taldearen eskutik izango dira gaur ere haur txikiei zuzendutako hiru kontalari saioak ohiko ordutegiaren.

  • 17:00-17:20, LH3tik aurrerakoak.
  • 17:30-17:50, 5 urteko gelatik gorakoak.
  • 18:00-18:20, 2-3 urtetik aurrerako umeak.

Ixabel Agirresarobe, 19:30ean

Aldiz, 19:30ean, Hiri kondairak eskainiko ditu Ixabel Agirresarobe kontalari usurbildarrak. Ordubete inguruko saioa izango da, eta 15 urtetik gorakoendako. "Hiri kondairak herrietan edo hirietan kokatzen diren gertaerak dira, eta gaur egungo gizarte kaletar honetan gerta daitezkeenak", azaldu du. "Nerabeei eta hortik gorakoei adinari egokitutako edukiak eskaini behar zaizkie. Oso gustuko dituzte heriotzarekin, gaiztakeriarekin eta umore beltzarekin zerikusia duten istorioak, eta hortik joango da nire saioa".

Agirresarobek 28 urteko ibilbidea du. Bilakaera handia egon dela dio: kontalari gehiago dira, gaiak eguneratu egin dira eta ikuspuntu parekideagoa lantzen da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak