Bergarako Alai Taldeak lau kantu berri estreinatu zituen, atzo, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko abe. 12a, 12:11
Bergarako Alai Taldea, atzo, Espaloia kafe antzokian.

Hamazazpi laguneko taldeak urteroko emanaldia egin zuen, atzo, Xalbadorpe elkartearen kultura astearen barruan. Aurten, gainera antzokiko kontzertuan izan dira, baita ere, Unai Cantabrana abeslari elgetarra, eta Alazne eta Irati Olabarria bergararrak.

Harrera ona izaten du Bergarako Alai Taldeak Elgetan urtero egiten duen emanaldiak. Aurten ere, Xalbadorpe elkartearen kultura astearen barruan izan dira Elgetan. Badira hamaika urte etortzen direla, urte bakar batean ere hutsik egin gabe.

Bergararrek dozena bat kantu eskaini zituzten, tartean lau jendaurrean lehenengo aldiz abestu zituztelarik. Kantu horietako bat Alexandre Desbordesen Kantuz sortu naiz-eta izan zen, eta beste bat Mikis Theodorakisen greziar estiloko Strose to stroma sou & Zorba.

Askotariko doinuak eta erritmoak eskaini zituzten bergararrek, Elgetan. Euskal kantutegikoak izan ziren asko eta asko, baina baita ere errusiar jatorrikoak, estilo beltz espiritualekoak edo greziar erritmokoak.

Artista gazteak ere bai, tartean Cantabrana

Sei kantuko bi saio egin zituzten Alai Taldeko kideek. Atsedenean, Bergarako Alazne eta Irati Olabarriak hiru kantu eskaini zituzten gitarrarekin, eta ondoren Unai Cantabrana gazte elgetarraren txanda izan zen.

Saio polita egin zuen Cantabranak. Gitarrarekin aritu zen eta hainbat bertsio eskaini zituen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak