Errepidea egonkortzeko lanak direla-eta aldizkako zirkulazioa ipini dute Elgeta eta Asentzio arteko bidearen zati batean

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko abe. 11a, 15:00
Semaforoa eta hondeatzeko makina Elgeta eta Asentzio arteko errepidean.

Lur mugimendua egon da errepide zati horretan, eta hainbat kexa iritsi ziren udaletxera. Foru Aldundira eskaera bideratu ostean izan dira Elgetan diputazioko teknikariak. Egoera aztertuta erabaki dute egonkortu egin behar dela gune hori.

Egunotan, semaforo batek aldizkako zirkulazioa finkatzen du Elgeta eta Asentzio arteko GI-2639,  bosgarren kilometroan. Makina hondeatzaile batek dihardu lanean eta harri handiak kokatzen ari da errepide azpiko aldapan.

Berriki bota dute azpiko aldean zegoen pinudia, eta azaroan ia etenik gabe izan den giro euritsuak ez du lagundu. Lur mugimendua izan da inguru horretan eta hutsuneak sortu dira asfaltozko errepide azpian.

Ibilgailu handiak ibiltzen dira bide horretan eta errepidearen egoerak sor ditzakeen arriskuak saihesteko gunea sendotzeko lanak hasi dituzte.

Lanak amaitu bitartean egongo da aldizkako zirkulazioa errepidearen puntu horretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak