Astelehenetik aurrera truke gunea zabalik buztin gelan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko abe. 6a, 09:30
Gabonetako azoka, Elgetan.

Egoera onean egonda ere erabiltzen ez dituzten artikuluak trukatzeko aukera izango dute herritarrek. Barikuan, berriz, azoka berezia izango da kiroldegia. Mahai ipini nahi dutenek izena eman behar dute udaletxean.

 "Opariak egiteko ohitura dugun garai honetan, bigarren aukera bat eman nahi diegu bazterrean utzita ditugun gauza horiei", adierazi dute Elgetako Udaletik. Hala, astelehenetik eguenera truke gunea egongo da buztin gelan, eta azoka berezia barikuan kiroldegian. Truke gunean edonork utzi eta hartu ahal izango ditu artikuluak. "Norberarena izango da duen beharraren arabera jokatzeko ardura", azaldu dute. Artikuluek erabiltzeko moduan egon beharko dute, eta ezingo dute eduki sexistarik izan. Ez da dirurik erabiliko eta ez da izen-ematerik egingo. 

Barikuan azoka kiroldegian 

Asteari amaiera emateko, barikuan azoka berezia izango da kiroldegian, 18:00etatik 20:00etara. Bertan, bigarren eskuko artikuluak eta artisautza produktuak salerosteko aukera izango dute herritarrek. Truke azoka ere izango da, eta mahaia ipini nahi dutenek udaletxean egin beharko dute eskaera, eguena aurretik –danonartian@ elgeta.eus– . 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak