Kidam magoaren magiak alaitu du domeka eguerdia Elgetan

Maialen Regueiro 2019ko azaroaren 24a

Pintxo domekak hartu ditu Elgetako tabernak gaur eguerdian eta pintxoekin batera, gaurkoan, Kidam magoa izan da protagonista. Tabernaz taberna aritu da Kidam magoa, txanpon zein karta-sortekin jolasean. Familiekin zein lagun taldeekin aritu da magia egiten eta elgetar askoren domeka goiza alaitu du. 

Pintxo dastaketa

Magiaz gainera, taberna bakoitzak pintxoak prestatu ditu eta herritarrak, horiek dastatzen joan dira. Horrez gain, pintxoak zein osagaiekin eginda zeuden asmatu behar zuten. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak