Ikasteko, talde lanak prestatzeko eta batzarrak egiteko gela, prest

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko aza. 19a, 08:16
Erabilera anitzeko gela Elgetako kultura etxean.

Kultura etxeko bigarren solairuan dago, ordutegi librea du eta zehaztuta daude erabilera egokirako arauak.

Erabilera askotariko gelak zortzi mahai bikoitz, entxufeak, wifia eta arbel bat ditu. Horrez gain, KZguneko bi ordenagailu ere badaude. "Aurreko agintalditik zetorren ikasketa gela bat zabaltzeko egitasmoa", adierazi du Kultura eta Euskara zinegotzi Ane Bilbaok.

"Herritarrengandik jasotako eskaera izan zen. Liburutegia arratsaldez egoten da zabalik, eta ikasketa gela honek ordutegi librea izango du. Hala, erabiltzaileen beharretara egokitzeko aukera emango du". 

Erabilera arauak, zehaztuta 

Ordutegi librekoa eta doakoa izango da ikasketa gela. Arauek zehazten dute, besteak beste, 16 urtetik gorako erabiltzaileendako espazioa izango dela eta erreserba egiteko aukera egongo dela, betiere, talde-lanak egiteko zein batzarrak edo formakuntza saioak antolatzeko. Eskaera orria bete eta udaletxean edo liburutegian aurkeztu behar dute interesatuek.

Mahaiak elkartuz hogei bat lagunendako espazioa dago, eta mahaiak kontuan izan gabe hitzaldiak ere egin daitezke. Ikasteko edo bakarkako lanak egiteko ere erabilgarri egongo da gela. Betiere, aurrez aipaturiko kasu horietako baterako erreserbarik ez badago. Gelan ezin da ez erre, ez jan, eta ez edan. Mugikorrarekin hitz egiteko kanpora irten behar da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak