Gurpil aulkiendako irisgarria den jolas berria Bolatokiko parkean

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko aza. 18a, 09:21
Jeep motako ibilgailua da, beste batzuekin batera, jolastokiko estruktura berrietako bat.

Beste hainbat estruktura berrirekin osatu dute parkea. Kautxuzko lurra botatzea falta da, eta ezinbestekoa da horretarako euririk ez egitea.

Kaleko margotze-lanak egiterakoan, elbarriendako aparkaleku bat ipini zuen Udalak bolatokirako sarreran. "Irisgarria da, orain, kirolgunea", esan du Lazkanok. "Hala, ikusi genuen jolastokiak ere ezaugarri bera behar zuela".

Malgukidun jolasak aurretik ipinitakoak dira, eta horiekin batera etxolatxo bat, xakean jolasteko mahaia eta lokomotorra bat badaude orain. Gurpil aulkiendako irisgarria den estruktura bat ere badago: jeep motako ibilgailu bat, hain zuzen ere. "Falta da kautxuzko lurra botatzea. Ezinbestekoa da euririk ez egitea, eta akaso martxoan egin beharko dugu", esan du alkateak.

Lurra kolore bakarrekoa izango dela ere gaineratu du. Ura sartzen da eta zartatu egiten dira zatika egindako kautxuzko lurrak. Halakoak saihesteko hartutako erabakia dela esan du. 

Lanok 22.525 euroko aurrekontua dute, BEZa barne. Eusko Jaurlaritzatik 6.065,69 euroko dirulaguntza jasoko du Udalak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak