Orain arte pintxo lehiaketa izan denari beste formatu bat eman nahi izan diote herriko tabernariek: "Udala herriko tabernariekin bildu zen eta pintxo dastatzea egitea izan zen proposamena jaso genuen tabernarien aldetik, hau da, lehiaketa izan gabe, pintxoak prestatuko zituztela", adierazi du Iraitz Lazkano, Elgetako alkateak. Gauzak horrela, gaur eguerdiko eguraldiak lagundu ez badu ere, herritar ugari irten dira kalera, triki-bertso-poteoaz gozatzera: "Euria egin badu ere, jende dexente elkartu gara tabernaz taberna eta pintxoak dastatzen gustora aritu gara, musikaren konpainiarekin".
Hurrengo asteburuan berriz
Alkateak adierazi duenez, hurrengo asteburuan tabernek pintxoak errepikatuko dituzte eta goizean zehar hainbat ekintzaz gozatzeko aukera egongo da: bertso saioa, magia saioa eta argazki lehiaketa.