17:30ean, 7-12 urte bitarteko neska-mutikoen txapelketa egongo da jokoan; 18:30ean, 12-16 urte bitarteko gazteena; eta 19:30ean, helduena edo 16 urtetik gorakoena.
Lehenengo aldia da Ozkarbi elkarteak Elgetako mahai-futbol txapelketa antolatzen duela, eta lau sari daude jokoan: bi lagunendako afaria, bi botila ardo eta gazta, bi botila xanpain eta sorpresa bat.