Kantauri isurialdean euria sarri eta ugari egingo duela gaur, eguena, adierazi dute, bereziki goizaldean eta gauean. Egunean zehar, ostera, zaparrada txikiak botako ditu noizbehinka. Trumoi-ekaitzak eta txingorra ere egin dezakeela gaineratu dute.
Bihar, egubakoitza, antzekoa izango da egoera; elur-kota 700 eta 900 metro inguruan egongo da, eta noizbehinka beherago. Abisu horia indarrean egongo da, gutxienez, biharko gauerdia arte.