Irteera Urko mendira eta baba-jana proposatu ditu Kantsatzeke mendi taldeak azaroaren 17rako

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko aza. 6a, 20:00
Urko mendia. (Iturria: Mikel Larreategi - Mendiak.eus aplikazioa)

Interesatuek eguena, hilak 14, dute izena emateko azken eguna. Baba-jana Ozkarbi elkartean izango da eta prezioa momentuan kalkulatuko dute, gastuen arabera.

Azaroaren 17an egingo du Kantsatzeke mendi elkarteak nagusiendako hurrengo mendi irteera. Urko mendira izango da eta gero baba-jana egongo da Intxorta Elkartean. Iaz egin zuten baba-jana lehenengo aldiz eta jasotako erantzuna ikusita errepikatuko dute aurten. "Iaz bezala bietarako izena eman ahal izango da, edo bietako baterako. Garbi adierazi izena ematerakoan, bazkaltzeko zenbat izango garen jakin beharra daukagu eta", adierazi dute.

Mendi irteera doan izango da. Taldea 08:00etan abiatuko da plazatik eta hiruzpalau orduko buelta izango delakoan daude. "Eguraldiak ez badu laguntzen Elgeta inguruan egingo dugu ibilbide bat", jakinarazi dute.

Izen-emateak, betiko moduan, Facebook bitartez, kantsatzeke@gmail.com helbide elektronikora idatzita edo 690 74 00 56 (Whatsapp)

Hamargarren urteurrena ate joka

Datorren urtean beteko ditu hamar urte Kantsatzeke mendi elkarteak. Urteurrena ospatzeko zerbait berezia egin nahian daude eta ideiak eskatu dituzte. "Zerbait berezia egitea bururatzen bazaizue ekarri ideiak bazkarira. Laster datorren urteko egutegia prestatzen joan beharko gara-eta. Posta elektronikoz edo Facebook bidez ere eman ditzakezue ideiak".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak