Intxortako Lehoiak lagunarteak egitasmo ugari ekitaldi berrirako

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko aza. 7a, 09:00
Intxortako Lehoiak uztailean Palentzian.

Balantze ekonomiko positiboarekin amaitu du honako ekitaldia Intxortako Lehoiak lagunarteak. Urteko batzar orokorrean etorkizunera begirako asmoen berri eman zuten. Hainbat irteera egingo dituzte, eta bufandak eta kamisetak aterako dituzte.

Urteko batzar orokorrean azaldu zuten bi irteera egingo dituztela udaberrian; martxoan Valladolidera gizonezkoen taldea animatzera, eta apirilean Logroñora emakumezkoak babestera. "Ekainean Oñatin egitekoa den Zurigorri Egunean izango gara, eta baita ere lagunarteen topaketan, Segovian. Uztailean, urteroko senidetze festa egingo dugu Palentzian Guardo lagunartearekin".

Bufandak eta kamisetak aterako dituztela ere jakinarazi dute. Bazkide kuotak dira: umeak 10 euro, gazteak 25 euro eta helduak 50 euro. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak