Udal liburutegiak antolatuta sei orduko ikastaroa gidatuko du Galarzak, Elgetan. Bina orduko hiru saio izango dira, eta hurrengo eguenean, hilak 14, egingo dute lehenengoa, 17:00etatik 19:00etara. Interesatuek izena eman behar dute hilaren 12a baino lehen.
Beste bi saioak izango dira hilaren 21ean eta 27an, ordutegi berarekin.
Neska-mutikoendako ipuin kontaketak egiten dituen kontalari talde boluntarioa dago herrian, eta neurri batean horiei zuzendutako formazio saioa da honakoa, baina ez da itxia, eta edonork eman dezake izena.