Maritxuren zapia eta Mikelen txapela erreta urte osorako uxatu dituzte mamuak, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko aza. 4a, 16:48
Mikel, Maritxu eta serora.

Arimen Gaua ospatu zuten barikuan herriko neska-mutikoek, eta beste urte batez Maritxuren eta Mikelen istorioa ekarri zuten gogora seigarren mailako neska-mutikoek.

Hilerri osteko parketik abiatu da aurten Arimen Gaueko kontaketa ibiltaria. Ume zein heldu ugari elkartu zen ikuskizunaren nondik norakoak jarraitzeko. Sorginek gidatutako ibilbidean sorpresak izan ziren nagusi eta horrekin batera iluntasuna. Hilerri atarian, Maialde hotelean, San Roke kaleko arkuan eta plazan egin zituzten geldialdiak antzezleek.

Maritxu, Mikel, eta Txomin ohikoak dira Elgetako Arimen Gauean. Aurten, sorginak protagonista izan dira eta serora bat ere bai. Berak ezkondu ditu, aurten, Maritxu eta Mikel.

Urtero moduan protagonisten txapela eta zapia erretzen dituzte Elgetan. Erreketa horrekin uxatzen dituzte mamuak urte osorako.

Erlazionatuak

Arimen Gaua, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019 aza 04 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak