Kalabazak prest seigarren mailako neska-mutikoek bihar egitekoa duten Arimen Gaueko ikuskizunerako

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko urr. 30a, 10:25
Neska-mutikoak, atzo, kalabazak husten.

Maala guraso elkarteak antolatuta kalabazak husteko tailerra egin zuten atzo eskolako ganbaran. Biharko antzerki ibiltaria 19:30ean hasiko da eta berrikuntzekin dator.

Neska-mutiko kopuru polita elkartu zen atzo kalabazak husteko. Nagusiagoen laguntzarekin zortzi kalabaza hustu zituzten eta keinu beldurgarrizko aurpegiak ematen saiatu ziren. Bihar iluntzean seigarren mailako neska-mutikoek egitekoa duten antzerki ibiltarian erabili dituzte. Antzinako ohiturari jarraiki bazter ilunetan jarriko dituzte herritarrengan beldurra eragiteko asmoarekin.

Antzerkia 19:30ean

Urteroko altxorra bilatzen saiatuko dira Elgetako umeak bihar iluntzean. Karlista galduaren altxorra izango da eta aurten ere antzerkian izango dira Maritxuren, Mikelen eta gainera pertsonaia guztien mamuak. Ikusleek 19:30ean egon behar dute San Roke osteko parkean; izan ere, aurten bertatik abiatuko da antzerkia.

Bost geraleku eta antzerki-gune izango ditu: San Roke osteko parkea, hilerri ataria, Maialde landetxea, San Roke kaleko arkua eta plaza. Antolatzaileek jakinarazi dute amaieran banatuko dituztela gozokiak. Neska-mutikoek etxez etxe ibiltzeko joera hartu dute eta aurten marrazki txiki batzuk atera dituzte gozokiak banatuko dituzten etxeetan ikusgai ipintzeko.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak