Kantsatzekek Arantzazu inguruan egingo du familiendako irteera, azaroan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko urr. 29a, 09:00
Urbia.

Azaroaren 10erako antolatu dute irteera. Mendi buelta Arantzazun hasi eta amaituko da eta 11,5 kilometroko ibilbidea Enaitz menditik eta Urbiatik igaroko da. Izen-ematea zabalik da azaroaren 7ra bitartean.

Kantsatzeke Txiki egitasmoaren barruan 11,5 kilometro inguruko mendi buelta egiteko proposamena egiten die Kantsatzeke Mendi Taldeak Elgetako familiei. Azaroaren 10erako antolatu dute irteera, eta ideia da Elgetako plazan elkartzea eta 08:30ean Arantzazurako bidea hartzea autoetan.

Mendi buelta Arantzazun hasiko da eta lauzpabost ordukoa izango dela kalkulatzen dute. Adin txikikoak nagusi baten ardurapean joan beharko dira eta nor bere janariaz arduratu beharko da.

Izen-ematea zabalik

Izen-ematea zabalik da azaroaren 7ra bitartean bai udaletxean, bai kantsatzeke@gmail.com helbide elektronikoan bai Facebook bitartez (Kantsatzeke). Izen abizenak, telefono zenbaki bat eta autoa eramateko moduan dauden edo ez jakinarazi beharko dute interesatuek.

Prezioa da: nagusiek 7 euro eta adin txikikoek 4 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak