Arimen Gauean antzerki ikuskizun ibiltarian egingo dute seigarren mailako ikasleek

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko urr. 25a, 11:58

Arimen Gaueko antzerkia orain urte batzuk.

Martitzenerako, berriz, kalabazak husten laguntzeko tailerra antolatu du guraso elkarteak eskolako ganbaran.

Badator Arimen Gaua eta kalabazak husteko tailerrarekin abiatuko dituzte prestatzeko lanak, Elgetan. Maala guraso elkarteak eskolako ganbarara deitu ditu herriko neska-mutikoak, kalabazak husten lagun dezaten. Martitzenerako, hilak 29, egin dute hitzordua, 18:00etan. 

Urriaren 31n, berriz, Arimen Gaueko ikuskizuna eskainiko dute seigarren mailako ikasleek. Hilerriko parketik abiatuko da aurten ibilbidea, 19:30ean, eta apur bat aldatuta datorrela aurreratu dute.

Linternak ez dira soberan egongo eta adi kantoi ilunetan edozer egon daiteke eta! Gozokiak, urtero moduan, amaieran banatuko dituzte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak